XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(Zenbat aldiz entzun diegu gurasoei elkarrizketaren hasieran: Ez dut zuek esan beharrik. Badakit nire semeak ez duela ikasteko balio).

Baina ITXAROPENAK ere badu bere eragina gaitasun intelektualean (2) Autokontzeptuaren gai honi buruz lan honetara jo dezakegu: Gimeno Sacristán, José: Autoconcepto sociabilidad y rendimiento escolar, M.E.C., Madrid, 1976.

Rogers, Rosanthal, Alport-ek eta beste batzuk pertsonarentzat, baloratua sentitzeak duen garrantziaz hitzegiten digute: nire jokaera, neurri batetan, gaitasun honen esistentzia objetiboagatik baino gehiago ZERTARAKO GAI NAIZEN PENTSATZEN dudanaren arabera baldintzatua dago.

NIK, NEURE BURUAZ pentsatzen dudanak, benetan zer izango naizen baldintzatzen du, eta nolakoa naizen USTE dudanaren araberako jokabidea izango dut.

Txiki-txikitatik, haurrak bere burua besteengan ispiluan bezala ikusten du eta beste pertsona batzuk berari buruz itxaroten dutenera egokitzen du.

Ikasle batengandik ez badut gauza zehatzik espero, berarekiko kontzeptua txarra bada, ikasle hori neure ideia honetara egokitu egingo da.

Horregatik ikerleek bere burua betetzen duen profeziaz hitzegiten dute.

Autokontzeptuak dakarrena hauxe da: ikasleak bere ihardueraren emaitzak zein izango diren aurreratzea badakizkiela uste duelako; bere adierazleak jende helduaren erreakzioak dira.

Aurreratzen zaiona porrota bada, ez da saiatuko, bere emaitza txarrak jasotzera mugatuko da.

Horrela, irakasleak bere ikasleengandik itxaro duenak baldintzatzen du neurri batetan, hauek egingo dutena.

Rosenthal eta Jacobson-ek (3) aurreko planteamentua esperimentu askotan laburtzen dute:
Adib.: Dak School-ean % 20 ikasle inolako baldintzarik gabe aukeratzen zituzten eta beren irakasleei garapen intelektual ona egiteko gai bezala aurkezten zizkieten.

Zortzi hilabete barru, ikasleen errendimendu intelektualean benetako aldaketa gertatu zela ikusi ahal izan zuten.

Ikerketa estadistikoak ondorio honetara bultzatu zituen: irakasleek ikasleei buruz dituzten itxaropenak beren burua betetzen duten profeziak bilaka daitezke.

Garbi dago porrot eskolarra zein ikaslerengan sortzen den, eskolak inongo satisfaziorik eta pertsona edo ikasle bezala beren balioaz kontsideraziorik izan ez duenarengan.

Ez ote gara geure ikasleak etengabe porrotaren pedagogiaren aurrez-aurre jartzen ari?.